Proposamen sozioekonomikoa aurkeztuko dugu maiatzaren 1ean. http://irtenbidea.net/

El 1 de Mayo presentaremos una propuesta socioeconómica. http://www.haysalida.net/
Bildu Soraluze! Elkarrekin Herrigintzan!
Proposamen sozioekonomikoa aurkeztuko dugu maiatzaren 1ean. http://irtenbidea.net/

El 1 de Mayo presentaremos una propuesta socioeconómica. http://www.haysalida.net/
Posted in Sozioekonomia | Utzi erantzun bat »
Estrategia nazionalerako engaiamendua dokumentua PDFn eskuratu
2012-04-28
Posted in Sin categoría | Utzi erantzun bat »
Soraluzeko Udalak eta Pil-Pilean Euskara Elkarteak ´Errenta Aitorpena, aukeran euskaraz´ kanpaina aurkeztu dute. Joan den urtean, aitorpena egiten duten 2.151 herritarren %14k egin zuten modu honetan eta asmoa ehuneko hori haunditzea dela azaldu dute Arrate Gisasola Euskara Elkarteko kideak eta Mikel Leunda udaleko euskara teknikariak:
“Euskarak Soraluzen aurrera egin dezan nahi bada, garrantzitsua da zergadun euskaldunak aitorpena euskaraz egiteko urratsa ematea; hau da, gutako bakoitzak hizkuntza hautatzeko dugun aukeraz baliatzea. Beraz, egizu euskararen aldeko aukera”.
Aitorpena euskaraz egiteko kanpaina ekainaren 25ean amaituko da. Lau bide daude aitorpena egiteko. Bide guztietan ez dago inolako arazorik aitorpena euskaraz egiteko, eta euskaraz egin nahi dela esan besterik ez da egin behar. :
1. Autolikidazio proposamena
2. Mekanizatua (Hazienda bulegoan)
3. Telematikoa (Internet bidez edo aholkularitza zerbitzu batean)
4. Inprimakia
Autolikidazio proposamena
Proposamena eta gutuna ele biz jasoko dituzu, eta, onartzeko garaian, euskaraz nahi duzula esatea baino ez duzu. Aurtengo behin betiko deklarazioa euskaraz bidaliko dizute, eta aurrerantzean ere hala egingo dute.
Mekanizatua
Haziendako bulegoan hitzordua eskatzerakoan esan Haziendarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzula. Horrez gain, aitorpena egitera joatean eskatu agiria euskaraz ematea nahi duzula.
Telematikoa
Aholkularitza zerbitzura joatean, espreski adierazi aitorpena euskaraz egin nahi duzula. Internet bidez errenta programa jaitsiz gero, berriz, euskarazkoa aukeratu.
Inprimakia
Estankoetan inprimakia ele bitan daudenez, zuk erabaki ahal izango duzu zein hizkuntza erabili. Interneten ere lortu ahal izango duzu inprimakia, eta euskaraz betetzeko aukera izango duzu.
Iturria: Plaentxia.com
Posted in Euskara | Utzi erantzun bat »
Posted in Sin categoría | Utzi erantzun bat »
Gaur, Irailak 22, eguena beteko dira 75 urte Soraluzen Frankistak sartu zirela. Hori dela eta, Udalak Soraluze 1936 Lan Taldearen laguntzarekin, “75 urteko isiltasuna hausten” erakusketa eta ekitaldia antolatu du.
Egun guztian zehar gerrako gertakizunen inguruko kontaketa egiten daben erakusketa izango da ikusgai Plaza Barrixan. 20:00etan berriz, ekitaldia egingo da plazan eta Udaleko ordezkariek adierazpen instituzionala irakurriko dute eta ondoren lore eskaintza egingo da bertan.
Ekitaldi guzti hauekin hainbeste urtetan ixilean gordeta egon den historiaren zatia gogoratu eta hausnarketa orokor bat bultzatu nahi da; 36ko gerrako sufrimenduaren aitortza, justizia eta erreparamendua bideratzeko. Horixe delako zauriak itxi eta etorkizuna bakean eraikitzeko bidea.
Soraluzetar guztiok gonbidatuta zaudete ekitaldiotan parte hartzera.
Soraluze 1936 Lan Taldea eta Soraluzeko Udala
Posted in Kultura | Utzi erantzun bat »
Udal gobernuaren lana oztopatzea izan zen EAJ eta PSE-EE alderdien zinegotziek aurreko legealdian eduki zuten helburu politikoa. Aurtengo hauteskundeen ostean, politika egiteko modu arduragabe horrekin bukatzeko garaia zela ulertuta, Bildutik elkarlanerako proposamena luzatu genien bi alderdi horiei. Gobernu-taldearen osaketa zein batzordeburuen izendapenak guztien artean banatzeko proposamena luzatu genien horretarako. Ezezko erantzuna jaso ostean Bilduko zinegotziekin osatu genuen gobernu taldea.
Azken kapituloa Debabarrenako mankomunitaterako ordezkaria izendatzearekin ari gara bizitzen. Soraluzeko udalean eta mankomunitatean ordezkari bakarra duten inguruko herri guztietan gobernuan dagoen aldeardiaren ordezkariak izendatu izan dira beti mankomunitaterako. Ba orain EAJk eta PSE-EEk Iker Aldazabal izendatu nahi dute soraluzeko ordezkari mankomunitatean. Zein da horretarako arrazoia? Ba Zubietako erraustegirako Bilduk proposatutako moratoriaren kontrakotasuna bermatzea debabarrenako mankomunitatean.
Baina hara non gure herrian oraindik ordezkaria izendatu gabe badago ere, beste herrietako ordezkariak uztailean izendatu zirenez dagoeneko martxan da mankomunitatea. PSE-EEko ordezkari bat izendatu dute lehendakari, eta mankomunitatean gehiengo absolutua daukate PSE-EEk eta EAJk.
Ondorioz, moratoriaren aurkakoek gehiengoa ziurtatuta daukate jadanik mankomunitatean. Beraz, ze lortu nahi dute Ikerren izendapenarekin? Ba argi dago, udal gobernuaren lana oztopatzen jarraitzea.
Politika egiteko modu arduragabe horrekin Bilduko ordezkarioi lana zailduko digutela dudarik ez dago. Baina benetan kaltetzen dutena Soraluzeko herria eta ondorioz herritarrak dira.
Gu ahaleginduko gara bizi dugun egoera ekonomiko larri honetan ahalik eta modurik arduratsuenean jokatzen, eta benetan estimatuko genuke udaleko beste zinegotziek ere laguntzeko borondatez egingo balute beraien jardun politikoa.
Bildu Soraluzeko zinegotziak
Posted in Albistea | Utzi erantzun bat »
Posted in Sin categoría | Utzi erantzun bat »
Alkatetzaren kagu hartze ekitaldia from Pil bideoak on Vimeo.
Plaentxia.com-ek grabatutako bideoa.
Posted in Albistea | Utzi erantzun bat »
Maiatzaren 22ko hauteskundeetan Soraluzen alde nabarmenez irabazi ostean hainbat bilera egin ditugu EAJ eta PSE-EErekin herrian. Bilera horietan ondorengo proposamena aurkeztu diegu batari zein besteari:
Urte luzeetako gatazkak, ezin ulertuak… gainditzeko Bilduk apustu estrategikoa egin duela agerikoa da. Apustu hori egin izanaren ondorio da Bilduk Euskal Herrian hauteskundeetan jaso duen babes izugarria. Orain asmo horiek aurrera egin dezaten egoera ahalik eta egokien kudeatzea dagokigu.
Soraluzen ere garai berri hauetara egokitutako bidea jorratu nahiko genuke datozen lau urteetan. Argi dago bakoitzak badauzkala bere ezaugarri eta irakurketa propioak, baina orain arteko frentismo, horma eta ezinikusiak gainditzeko bidea egiteko prest gaude gu.
Horregatik ondokoa da bai EAJ zein PSE-EE alderdiei luzatzen dizuegun proposamena:
Gobernu Batzordean bakoitzari leku bana ematea proposatzen dizuegu. Osaketa: Bildu 2, EAJ 1, PSE-EE 1.
Gure herri programarekin eta zuen ekarpenekin datozen lau urtetarako plan estrategikoa elkarrekin adostuko bagenu, ez dugu inolako arazorik batzordeak ere guztion artean banatzeko. Guretzat garrantzizkoagoa da zer egingo dugun, nork egingo duen baino.
Elkarlana da proposamenean eskaini dieguna bai batari zein besteari. Baina bilera hauek egin ostean oraingoz ez dugu lortu EAJk eta PSE-EEk proposamen honekin bat egiterik. Ikusteko dago zer gertatuko den ekainaren 11n, baina gertatzen dena gertatuta ere Bildu osatzen dugunok lanerako ilusio eta gogoz ekingo diogu legegintzaldiari.
Posted in Albistea | Utzi erantzun bat »
BILDU BOZKATUENA SORALUZEN ETA GIPUZKOAN
Soraluzen 2011ko maiatzaren 23an
BILDU SORALUZEk hauteskundeak irabazi ditu Soraluzen 880 botu lortuta (%41,43) eta lehenengo indarra izatea lortu du 5 zinegotzirekin. Gipuzkoan ere Bilduk jaso ditu boturik gehien, alde handiarekin gainera, 119.537 botu eta 22 batzarkide lortu ditu. Gipuzkoan dauden 968 zinegotzietatik 441 eskuratu ditu Bilduk.
Soraluzeri dagokionez, jasotako emaitzen inguruan egiten dugun balorazioa oso positiboa da hainbat arrazoirengatik:
Lehen indar politikoari dagoion moduan, datozen egunotan herrian ordezkaritza duten gainerako alderdiekin –EAJ eta PSEErekin- elkarrizketak hasiko ditugu. Gure programa mahai gainean jarriko dugu eta elkarlanerako izan daitezkeen aukerak aztertuko ditugu.
Gozatzeko momentua da baina momentu honetan gogoan ditugu kartzeletan eta herbestean dauden soraluzetarrak eta eskubide zibil eta politikorik barik laga dituzten ehunetik gora herritarrak. Etorkizunean ere herritar guztientzat eskubide guztiak lortzeko lanean jarraituko dugu.
Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu euren languntza eta babesa eman diguten soraluzetar guztiei eta eta jakinarazi nahi diegu gure esku dagoen guztia egingo dugula herritarren nahia betetzeko.
BILDU SORALUZE
Posted in Albistea | Utzi erantzun bat »
| M | T | W | T | F | S | S |
|---|---|---|---|---|---|---|
| « Api | ||||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | 31 | |||